Laguntzan lan egiten dutenentzako espazioa
Beste pertsona batzuk laguntzea lan garrantzitsua eta beharrezkoa da.
Hau zure ATSEDEN, INSPIRAZIO eta NUTRIZIOrako espazioa izan daiteke.
Beste pertsona batzuekin lan egitea oso aberasgarria eta polita da, baina badakit, esperientzia propioagatik, batzuetan bide bakarti samarra bihur daitekeela. Arreta goxo eta zaindua eskaini ahal izateko, oso garrantzitsua da gure burua zaintzea eta gelditzeko, pilak kargatzeko eta zaintzeko espazioak bilatzea.
Beste pertsona eta esperientziekin etengabe harremanetan egoten garenez, bai gure lanean, bai gure lanetatik kanpo, normalena da gure historiarekin zerikusia daukaten bizipenak mugitu eta azalaraztea. Gure lana ongi egiteko, eta gu ongi egoteko, gai horiei arreta jartzea ezinbestekoa da.
Batzuetan egoera konplexuak laguntzea tokatzen zaigu. Gerta liteke ere, laguntzen ditugun prozesuak une jakin batean estankatzea, nola bideratu ahal ditugun argi ikusi gabe. Une horiek prozesu ororen parte dira, baina batzuetan ez da erraza haiek zeharkatzea. Bidea beti atseginagoa da, hor gurekin izango den norbait edukitzea.
Nire asmoa, zuretzako espazio bat eskeintzea da. Espazio hau behar duzunaren arabera sortuko dugu, zure barruan begiratu dezazun eta zeure buruari behar duzun hori eman ahal izateko.
Inspirazioa behar baduzu, konfidentzialtasuna gordez, laguntzen dituzun kasuak nirekin partekatzeko aukera izango duzu ere. Seguro elkarrekin lan polita egingo dugula!
Holako espazio bat behar duzula uste baduzu
eta gustura lagunduko dizut.