Helduentzako espazioa

Crecimiento Personal para adultos

Oraingo hau, momentu egokia izan daiteke une batez gelditzeko eta berriz hasteko.

Askotan, gure bizitzaren erritmo azkarrak eta erantzukizun ugariek gure benetako beharrak antzematea eragozten digute. Egunak aurrera doaz, baina gure barruan, neurriak hartzera eta aldaketak egitera bultzatzen gaituen sentimendua handitzen doa.

Errutinak harrapatu egiten gaitu, eta, inertziaz, ohiturak eta funtzionamenduak errepikatzen ditugu, une honetan guretzako egokiak diren zalantzan jarri gabe.

Gogoetarako eta inspiraziorako gune bat sortzera gonbidatzen zaitut, eta horretan gustura lagunduko dizut. Zure agendan zuretzako tartetxo bat sortzeko prest zaude? Nire helburua, zurekin batera, zure egungo egoera aztertzea da, benetan behar duzunarekin konektatu eta hobeto sentiarazten zaituzten aldaketak egin ahal ditzazun.

Kontaidazu zein den zure egoera eta hemen egongo naiz laguntza guztia emateko prest. Elkarrekin, hobeto bizitzeko gakoak aurkituko ditugu.

•• Beste era batez bizitzea posible da •••

•❁• Itsaso // Garapen Pertsonalerako eta Eraldaketarako espazioak // Psikologoa. kol. Zenb. N-01229 •❁•

Presentziala eta Online •