Gazteentzako espazioa (13urtetik aurrera)

Espacio Psicoterapéutico y de Crecimiento Personal para jóvenes en Pamplona

Nahastuta bazaude eta ez badakizu nondik abiatu… Hau laguntza eskatzeko une egokia izan daiteke

Batzuetan bizitza korapilatzen zaigu. Haur izatetik heldu izaterako bidaia interesgarria da baina askotan ez da erraza. Gure gorputzak eta gure emozioek eraldaketa handia izaten dute, eta normala da zure barruan eta kanpoan gertatzen den guztiarengatik larritzen bazara.

Etapa honetan, mundua autonomia handiagoz esploratzen hasten gara, lagunekin ditugun erlazioak oso garrantzitsuak bihurtzen dira eta gure etorkizunari buruzko erabakiak hartu behar ditugu, gure bidea alde batera edo bestera bideratzeko. 

Batzuetan gauza asko dira, galtzen gara, ez dakigu norantz jo. Zaila egiten zaigu gertatzen zaigunaz gure lagunekin hitz egitea, aspertzeko beldur garelako, ulertuko ez gaituztelako uste dugulako edo ez dugulako modurik aurkitzen. Batzuetan, familiarekin edo helduekin partekatzean ere, ez gara oso eroso sentitzen eta gertatzen zaigunarekin bakarrik gelditzen gara.

Sentitzen ditugun emozioak eta barruan mugitzen den guztia maneiatzen zailak izan daitezke. Baina nahikoa da haiei lekutxo bat egitearekin, ondo ezagutu ahal izateko eta kudeatzen ikasteko, ikusiko duzu.

Zure egoera hau bada eta momentu honetan gertatzen zaizuna kudeatzeko laguntza behar baduzu, jar zaitez nirekin kontaktuan.

Seguru elkarrekin une honi argi gehiago jar diezaiokegula hobeto sentitzeko modua aurkitu arte.

•• Beste era batez bizitzea posible da •••

•❁• Itsaso // Garapen Pertsonalerako eta Eraldaketarako espazioak // Psikologoa. kol. Zenb. N-01229 •❁•

Presentziala eta Online •