formakuntza
ETENGABE BILATZEN ETA ERALDATZEN
Urte hauetan, nire denboraren zati handi bat AUTOESPLORAZIOAN eman dut, hainbat teknika eta diziplinaren bitartez. Prozesu eta esperientzia guzti hauetan ikasitakoa, beste pertsonak laguntzeko erabiltzen dut, baita nire bizitza era osasungarriago batez kudeatzeko ere.
2009. urtean PSIKOLOGIAN lizentziatu nintzen EHU-n, eta ordutik hona, etengabe, formakuntza ezberdinen bitartez, nire begirada eraikitzen eta zabaltzen joan naiz, psikologo eta psikoterapeuta gisa.
– Psikoterapiako prestakuntza praktikoko goi-mailako programa. Familia-terapia laburra eta jokabide-terapia kognitiboa (Tuterako UHUN)
– Psikoterapia humanistako prestakuntza, Gestalt Terapiako Euskal Elkarteak abalatua. (SENDABIDE Garapen Pertsonaleko Zentroan)
Psikologiaren hainbat adar ezagutzeak, nire burua eta garapen pertsonaleko prozesuak ikuspuntu desberdinetatik begiratzen, tresna ezberdinak eskuratzen eta profesional gisa sendotzen lagundu dit.
BESTE MUNDU BATZUK ULERTZEKO eta erantzunak bilatzeko jakin-minak oso urruti eta barrura eraman nau
Aniztasun funtzionala eta buru-nahasmendua duten pertsonei laguntzeak beste mundu zoragarri batzuk ezagutzeko eta haiekin konektatzeko aukera eman dit. Beste pertsona batzuei laguntzeari esker, aniztasuna, aberastasun infinituko iturri bat dela ikasi dut.
Estimulazio Multi Sentsorialean trebatu naiz, MSE/Snoezelen (ISNAk Snoezelen nazioarteko elkarteak onetsitako formakuntza jaso dut) Pertsonen bizi-kalitatea sustatzeko baliabideak jasotzeaz gain, zentzumenen bidez konektatzeko, inguruko mundua hautemateko eta sentitzeko dugun berezko gaitasunaz jabetzen lagundu dit.
Talde-dinamikek beti liluratu naute. MLAEn trebatu naiz (Método Lúdico para el Acompañamiento y la Enseñanza). Formakuntza honek beste pertsonak lagundu, taldeak dinamizatu eta harremanak aztertzeko baliabide ezberdinak eskuratzeko aukera eman dit.
Urte hauetan, GORPUTZAREN NEUROZIENTZIAN ere sakondu nahi izan dut. Horretarako, Nazareth Castellanosen eskutik, "El cerebro como aliado". formakuntza jaso dut. Esperientzia honek berriro piztu du biologiarekiko dudan maitasuna. Barne-prozesuak eta prozesu biologikoak ikuspuntu holistikotik begiratzen eta gure funtzionamendua ikuspegi zabalagoan ulertzen lagundu dit.
Gainera, ASTROLOGIA ere gehitu dut autoikerketarako tresna eta laguntza terapeutikoaren osagarri gisa.
Beraz, ikusten duzunez, beti prest nago diziplina eta ikuspegi desberdinak ezagutzeko. Horrek guztiak nire burua hobeto ezagutzen laguntzen dit, nire argiak eta itzalak ezagutzen eta pixkanaka, NIRE BEGIRADA profesionala lantzen eta aberasten.
PERO NO TODO LO HE APRENDIDO DE LOS LIBROS
BIZITZAK ERE ASKO IRAKATSI DIT
Ezagutza metatzeak ez du balio praktikan jartzen ez bada.
Horregatik, urte hauetan bizitza GOZATZEN, BIZITZEN eta ESPERIMENTATZEN ere aritu naiz. Egunerokotasunean eta profesional gisa egiten dudan lanean, formakuntza eta liburuetatik ikasitako guztia praktikan jartzen dut. Eta hori da, hain zuzen ere, nire ikasketetan jasotakoa pixkanaka dekantatzen eta integratzen laguntzen didana.
10 urte baino gehiago daramatzat pertsonekin lan egiten. Lanean ere asko ikasi dut. Kolektibo eta adin desberdinetako pertsonekin prozesuak partekakatu ditut, eta oso bidai interesgarria eta aberatsa izan da.
Beste pertsonekin bizi izan ditudan esperientziek, besteak beste, espazio terapeutiko bat sortzeko, pertsonen arteko binkulua eta konexioaren garrantzia irakatsi didate.
Bidaia honetan zehar, PRESENTZIAREN ahalmen eraldatzaileaz jabetu naiz, eta horregatik trebetasun hori lantzen jarraitzeko beharra sentitu dut. Horretarako, GELDITU egin behar izan dut, eguneroko erritmo azkarretik jaitsiz.
Azken urteotan, nire norabidea GORPUTZAREN eta SENTSIBILITATEAREN azterketa sakona izan da. Ikaskuntza hau oso eraldatzailea izan da, eta oso presente dago beste pertsonekin lan egiten dudanean.
Gorputza da errealitate honetan egoteko eta harekin erlazionatzeko dugun tresna. Gorputza era kontzientean zaintzen eta entzuten badugu, onura handiak ekartzen dizkigu eta horretarako baliabideak helaraztea da nire asmoa.
Gorputza eta presentziaren lanketan sakontzeko, MEDITAZIOA, ASANA eta ARNASKETA TEKNIKA ezberdinak praktikan jarri ditut. Horiek guztiak YOGAren teknikak dira, ADIMENA gobernatzera eramaten gaituztenak eta KONTZIENTZIAREN HEDAPENA sustatzen dutenak.
Oso tresna erabilgarriak dira gure BARNE-MUNDUA kudeatzeko eta gure garapena sustatzeko. Horregatik nire egunerokoan praktikatzen ditut eta niregana datozen pertsonekin partekatzen ditut.
2023an, YOGA instruktore Ziurtagiri Profesionala eskuratu nuen. Oso esperientzia polita eta aberatsgarria izan da Yogarekin era hain sakonean konektatzea. Momentu honetan, Yoga eta trauman sakontzen nabil.
AHOTSA, MUSIKA, DANTZA eta SORKUNTZA aztertzen jarraitzen dut, niregana bueltatzeko.
Aurkikuntza eta proba handiak egon dira ikasketa bidaia honetan. GELDITZEN ikastea ERRONKA handienetako bat izan da eta, aldi berean, OPARI handienetakoa. Horrekin batera, nire ESENTZIA SENTIKORRA ezagutzea, onartzea eta maitatzea ere ez da gauza erreza izan, baina horri esker gainontzeko pertsona eta izakiekin konektatzeko dudan ahalmen politaz jabetu naiz.
ASKO ESKERTZEN DUT IKASITAKO ETA BIZITAKO GUZTIA.
Eskerrik asko, halaber, MAISU IZAN DIREN PERTSONA ETA EGOEREI ERE.
·
Bidaiak aurrera jarraitzen du...