Itsasoari oso lotuta sentitzen naiz, Nafarroan jaio arren.
Itsasoak lasaitzen nau,
inspiratzen nau,
konektatzen laguntzen dit.
Edozein momentu aproposa iruditzen zait hura bisitatzeko.
Haur alai, bitxi eta sentibera izan nintzen
Musika eta dantza lagun izan nituen nire hazkundean, oso barruan gelditu arte.
Pintura eta idazketa ere izan ziren nire garapenaren bidean, eta trebetasun horiek guztiak oso presente daude gaur naizen emakumearengan.
Margotzea, sortzea eta ipuinak idaztea asko gustatzen zitzaidan eta beti ari nintzen abestiren bat kantatzen.
Landarediarekin eta animaliekin kontaktu estuan hazi nintzen, Nafarroako Pirinioen edertasunak babestuta.
Landarediarekin eta animaliekin kontaktu estuan hazi nintzen, Nafarroako Pirinioen edertasunak babestuta.
Gaur egun ere, natura niretzako babeslekua da eta berriro konektatzen laguntzen nauen espazioa.
BIZIA, HAREN PROZESUAK, ADIERAZPENAK ETA MUGIMENDUAK BEHATZEA BIZIKI MAITE DUT.
Oso txikitatik inguruan dudan guztia arreta handiz behatzen dut.
Inguratzen nauena ulertzea, haren mekanismoak aztertzea, pertsona baikoitzaren argia eta itzalak ezagutzea, norbanakoaren benetako adierazpena eta potentziala deskubritzea, askotan izan dira motore niretzat.
Baita gauza txikien handitasunaz gozatzea, xehetasunetan erreparatzea eta mundu berriak esploratzea ere.
BIOLOGIA ASKO GUSTATZEN ZITZAIDAN
Baina, azkenean, PSIKOLOGIA eta GARAPEN PERTSONALARI eskaini diet nire bizitzaren parte handi bat.
Bai ikasketek, bai bizitzak berak eraman ninduten nire baitan begiratzera, neure burua kuestionatzera, ezagutzera eta laguntzera.
Harrezkero erabat murgildu nintzen autoezagutzaren munduan eta...