Bikoteentzako espazioa

Honako hau, une egokia izan daiteke geldialdi bat egiteko eta elkarri modu berri batez begiratzeko

Egunerokotasunak, erantzukizun ugariek eta bizitzen ditugun etengabeko aldaketek bikotearen arteko konexioa kaltetu dezakete. Konturatu gabe, gure beharrak eta nahiak asetzen ez dituen errutina batean harrapatuta gera gaitezke. Harremanak, pertsonak bezala, denborarekin aldatzen doaz, eta ezinbestekoa da geldialdi bat noiz egin behar den jakitea, non gauden, nondik gatozen eta norantz joan nahi dugun ikusi ahal izateko.

Elkarrekin hausnartzeko eta ikasteko gune bat sortzera gonbidatzen zaituztet. Bertan, zuen arteko dinamikak aztertu eta ulertuko ditugu, behar dituzuen aldaketak egiteko gaitasuna eta segurtasuna berreskuratu ahal izateko.

Gustuko dut harremanak landareak bezalakoak direla esatea, etengabeko zainketa eta arreta eskatzen baitute. Denborarekin, distantzia emozionala eta gaizki ulertuak sor daitezke. Terapeuta gisa dudan esperientzian ikusi dut, bikote askok, beren konexioa eta komunikazioa hobetu nahi dituztela, baina askotan ez dakite horri nola aurre egin.

Hausnarketarako eta elkarlanerako gune hau irekitzean, harreman kontzienteago baterako urrats garrantzitsua ematen ariko zarete. 

Garrantzitsua da gogoratzea aldaketak ez direla gauetik goizera gertatzen. Baina pazientzia, dedikazio eta elkarrekiko konpromezuarekin hobeto ezagutuko zarete eta zuen harremana eraldatzeko aukera edukiko duzue.

Zuen egoera nirekin partekatzen baduzue, zuen ondoan egongo naiz. Eskuz, modu osoago eta harmonikoagoan bizitzeko gakoak aztertu eta aurkituko ditugu.

•• Beste era batez bizitzea posible da •••

•❁•