Talde-espazioak harremanetan geure burua behatzeko eta giro intimo eta zainduan eraldatzeko aukera bikainak dira.
Partekatzeak gure esperientzia aberasten du
Eta horregatik nire asmoa taldeetan laguntza, nutrizioa eta auto-ezagutza espazioak eskaintzea da. Proposamen ezberdinen bidez nola zauden eta behar duzunaz jabe zaitezen.
Zure burua taldean partekatzeak harremanean zu behatzeko eta beste begi batzuetatik ezagutzeko aukera eskaintzen du. Munduan egoteko beste modu batzuk ezagutzea oso inspiratzailea izan daiteke eta zabaltzen eta eraldatzen laguntzen digu.