Nire begirada

Itsaso·Psicóloga-Psicoterapeuta [Presencial y ONLINE] Pamplona.

Aldaketa kolektiboa gutako bakoitzaren baitan hasten da.

Nire intetzioa zainketarako eta entzute sakonerako espazioak sortu eta sustatzea da.

Espazio hauetan laguntzen ditudan pertsonek beren barne-munduarekin harremanetan jartzeko aukera izango dute, eraldatzera bultzatzen gaituen barruko ahotsa jarraituz, bizitza atseginago bat sortu dezaten.

Egunero saiatzen naiz erlazionatzeko modu ezberdinak sortzen, non esker ona, errespetua eta zaintza motore diren.

Nire funtzioa eraldaketa eta garapen prozesuen katalizatzaile izatea eta pertsonen osasun integrala sustatzea da, autoesploraziorako, nutriziorako eta intimitaterako espazioak eskainiz. 

Kolektiboan gero eta nabarmenagoa da harremanen kalitatearen eta berotasunaren aldeko apostua egiten duen mugimendua. Nire konpromezua, mugimendu hau gorpuztea da, inspirazio izateko.

UNEAK BEREZIAK SORTZEA GUSTUKO DUT

Niregana datozen pertsonek beldurrik gabe eta naturaltasunez partekatzeko aukera izan dezaten. Gelditzeko, atseden hartzeko, jolasteko eta konplizitaterako uneak sortzea alegia.

Dagoenarekin lan egitea gustatzen zait, modu erraz eta hurbilean. Umorea eta maitasuna erabiliz topaketa terapeutikoen aliatu gisa. Gorputza medio, mugimendu, arnasketa kontziente eta meditazio tekniken bidez gure baitan sakontzeko bideak sortzea maitatzen dut.

Edonon nagoela, beti badago lekua mundu sotil eta sinbolikoarentzat. Irudi eta metafora erabiltzea gustatzen zait, prozesu abstraktu edo konplexuenak ulertzen laguntzeko eta modu sinpleagoan bizitzeko. 

Espazio intimo eta zainduek, gure osasunean eta eraldaketa prozesuetan duten eragin positiboan sinisten dut. Horregatik, askatasunez adierazi eta besterik gabe izan gaitezkeen lekuak sortzea gogoko dut. Urte hauetan guztietan, beste pertsonak haien bideetan lagunduz, gure garapenerako eta maitasun propioa sustazeko, juiziorik gabeko espazioak beharrezkoak ditugula egiaztatu dut.

Beste aldean egotea gustatzen zait, begirada bero eta adeitsua eskaintzea.

Pertsona bakoitzaren bizipenak eta kontatzeko dutena entzutea, asko gustatzen zait. Haien historia beste ikuspuntu batzuetatik begiratu eta berregitea ahalbidetzen dituzten espazioak eskaintzea. 

Joerak, sinesmenak, ereduak eta blokeoak antzeman ahal izateko aukerak sortzen ditut, gure funtzionamendua ezagutu eta ulertzeko. Munduan egoteko dugun modua zein den ezagutu eta onartzeko eta, nahi izanez gero, aldatzeko aukerak.

Beste pertsonen esperientzien lekuko izateak eta haien bidean laguntzeak hazten eta eraldatzen laguntzen dit

Askotan aurrez aurre daukan pertsonarekin identifikatuta sentitzen naiz. Honek, aukera ematen dit, nire argiekin eta itzalekin, naizen bezala maitatzeko. 

Beste pertsonak laguntzeak, nire burua berrikusi eta eguneratzera behartzen nau, naizena maiatasun handiagoz begiratzera eta nire barne-mundua eta ingurukoa ulertzera. Aurrean dudanarekin konektatzeak, hurbiltzen gaituena urrutiratzen gaituena baino gehiago dela gogorarazten dit, eta horrek indarberritu egiten nau.

Hurbiltasunez eta maitasunez tratatzea, beste bizipen batzuk zaintzea eta entzutea, ondo egiten dit, eta horixe da munduari eskeini nahi diodana. 

Gizatasunera, batzen gaituenera, itzultzeko apustua egiten dut.

Horregatik, egunero, balio horiekin koherente izaten saiatzen naiz, aurrean dudana kuriositatearekin behatuz eta bakoitzaren behar eta ezaugarriak errespetatuz.

Guztion artean bidea atseginagoa egin dezakegula uste dut, gutako bakoitzak horren ardura hartzen badugu eta gure ongizatearekin konprometitzen bagara.  

Gure bizitza eraldatzeko, barrutik hastea beharrezkoa da, gure barneko itsasoan sakonduz eta gure boterea berreskuratuz.

Ikaskuntzaren parte da ausartzea, jolastea, probatzea, akatsak egitea, prozesuak arintasunez bizitzen ikastea, kuestionatzea, geure buruaz barre egitea, esperientzia berriak bizitzea eta gure alderdi guztietan geure burua ezagutzea

Opari bat da niregana etortzen direnei harrera egitea

Aldaketaren hazia barruan dutelako eta hobeto bizi eta sentitzera bultzatzen dituen barneko ahotsa entzun dutelako. 

Asko gustatzen zait bizitzarekiko maitasun hori bultzatzea, bulkada hori zabaldu eta sustatzea. 

Nire hitzek pizten bazaituzte eta elkarrekin lan egitea nahi baduzu...

eta gustura lagunduko dizut.

•• Beste era batez bizitzea posible da •••

•❁• Itsaso // Garapen Pertsonalerako eta Eraldaketarako espazioak // Psikologoa. kol. Zenb. N-01229 •❁•

Presentziala eta Online •